Neguan Gabonetako jaiak eta kabalgatak, Santa Ageda, neska-mutilen jaiak eta ihauteriak ditugu.
Udaberrian Aste Santu erlijiotsua, Juduen Erretzea, San Isidro, nekazarien zaindaria, zelaien bataioa eta Corpus Christi.
Uda San Rokeren izurriteen aurkako suekin eta zaindariaren jaiekin, santuen prozesio, dantza, bigantxa, dastaketa gastronomiko eta zurrakapotearekin bat iristen da.
Udazkenean, mahats bilketaren garaian, Birginatxoen eguna, herriko zaindariak diren Nunilo eta Alodia Santen eguna eta Hildakoen eguna ospatzen dira.
Gastronomian, herriko bazkari ospetsuena rantxoa edo errioxar zartaginkada dugu (patatak, okela, barraskiloak, piperrak, tomateak eta Moredako olio ezinhobea) eta ezin ahaztu ditzakegu, Arabar Errioxako ardo beltzarekin bustitako bildots sahieskiak xirmendutan erreak.