Olioa

Moreda Araban oliba oliogintza aintzinatik dator. Adineko jendeak dioenaren arabera, herriko jurisdikzioa olibadi itzel bat zen eta gaur egun oraindik herriko edozein barrutitan olibondoak ikus daitezke.

XVIII. eta XIX. mendeetan olibaren ekoizpena 300.000 kg ingurukoa izan zen. Gaur egun, beste labore batzuen ezarpenaren ondorioz, mahastiarenaren ondorioz batez ere, olibondo eta olioaren mundua bigarren lekura baztertua izan da.

olivasMoredan oliben bilketa Ama Birjina Sortzez Garbiaren jaiegunarekin batera hasten da, abenduaren 8an eta urtarrilera arte irauten du. Bilketa sitema tradizionala jeztearena da, hau da, eskuak olibondoen adarretatik azkar pasatzean datza, behi edo ahuntz baten errapeak izango balira.

Antzinan, behin etxean zeudela, oliveñak (saskira jausten ziren hosto eta adarrak) kentzeari ekiten zioten, bahe (zaranda) deituriko tramankulu bitxi bat erabiliz, bi metro baino gehiagoko iragazki antzekoa, beraien artean hutsuneak zuten errail itxurako taulatxoez osatuta. Behin olibak garbi zeudela sakutan olio-errotara eramaten ziren.

Arabako Oliba-Olioaren Jaia

Olio-errota

Gaur egun hiribilduan ehoketarako olio-erroten hondarrak geratzen dira, olibaren landatzeak eta oliogintzak Moredan ospe eta distira handia izan zuten garaikoak, jabedun probatua dutenak.

Gaur egungo bakarra La Equidad olio-errota kooperatiba da. Eraikinean aintzinako olio errota, lan-tresna eta makinaria guztiarekin, gordetzen da, baita berria ere, gaur egungo olioa ekoizten duena.

068 079