Ondarea

ARKITEKTURA

MOREDAKO SANTA MARIA PARROKIA

plantaiglesia

Latindar gurutzeko oinak bi eliza ditu: gotikoa edo eliza zaharra, XV. eta XVI. mendeetan eraikia eta San Pedroko eta kofradietako kaperek osatzen dutena, eta eliza berria edo barrokoa, 1698 eta 1704 urte artean Juan de Jaureguik eraiki zuena San Juan Bautista eta San Miguel kaperekin eta Kapera Nagusiarekin batera.

SORTZAILEAREN AURREALDEA

portadacreador

XVI. mendearen erdian harrian zizelkatua eta plateresko estilokoa da. Hiruki-formako frontoian Jainko Aita Sortzailearen edo Betiko Aitaren irudia nabarmentzen da. Aurrealde eder hau pagana eta kristau irudiekin apaindua dago, baita Errenazimentuko piztien irudiekin ere.

ERRETAULA NAGUSIA

retablo

‘Churrugueresko’ estilokoa da, elizaren altxorra. 55.000 urrezko ogiekin urreztuta dago. 1710-1714 urteen bitartean eraiki zen, nahiz eta beste garai batzuetako zatiak mantendu.

Nabarmentzekoak, Erdi Aroko eta gotiko estiloko Santa Mariaren irudiak, 1634an Pedro Jimenez El Viejok sortutako Sta Nunilo eta Alodia patroien erlikia-ontziak, Francisco del Rivero irudigileak zizelkatutako Jasokundea eta Kalbarioa, Gabriel Antonio de la Cueva eta Francisco Ysequilla eskultoreek zizelkatutako salomoniko zutabeak, Epaiketa eta patroien Martirioaren istorioak eta 1755ean Coll eskultoreek egindako Gorespen eta Gurutzetik eraistearen istorioak. Erretaula osoa 1758-1761 urteen bitartean Santiago de Zuazok urreztatu zuen.

HORMAKO MARGOAK

pinturas

Margoak bi eszenatoki nagusitan daude: gurutzeduraren kupulan eta kapera nagusian. Lehenengoan, obaleen barruan eta petxineen gainean lau ebanjelista daude, arku toralen erlaitzen giltzarrien gainean lau onbide eta laranja erdiko kutxaren gainean eliza erromanikoko lau aitalehen eta lau goiaingeru irudikatuta daude. Erliebeen lanketa Coll eskultoreek egin zuten eta polikromia 1756an Antonio Osario urreztatzaileak egin zuen 1.200 urrezko ogiak erabiliz.

Bigarren eszenatokian, kapera nagusian, 1760an Jose Bexes errioxar margolari trebeak egindako Artzainen Gurtzaren freskoak, Hirutasun Txit Santua, Deikundea eta Judit eta Estherren medailoiak daude.

Hormako margo hauen garrantzia Arabako margo barroko-berantiarreko sarrerako atean (margo rokokoa edo fase txinatarrekoan sailkatuta) eta Moredako tenplua bi margo-eskola desberdinen bilgunea izatean dago. Nafartarra batetik,  igletsuaren gainean margotzen zuena eta errioxarra bestetik, freskoan apaintzen zuena eta oinarritzen da.

BESTE ARTE-LAN AIPAGARRIAK

inmaculada

San Juan Bautista eta San Miguel kaperen rokoko erretaulak, beraien irudiekin batera, Juan Jeronimo Collek (aita) eta Francisco Javier Collek (semea) zizelkatu zituzten 1755-1761 urteen bitartean. Santiago de Zuazok urreztatu zituen.

Juan Bautista de Urra erretaulatzaileak Moredako elizarako hiru erretaula barroko egin zituen: 1732an Kristo Santuaren eta  Arrosarioko Andre Mariaren kofradienak, 1735ean Purgatorioaren Arimenak eta 1737an Frantzisko Xabier Donerena. Santiago de Zuazok urreztatu zituen 1758 eta 1761 urteen bitartean.

1770ean Pedro de Arcek Sortzez Garbiaren rokoko erretaula egin zuen. Birjinaren irudia Francisco Javier de Collek zizelkatu zuen.

San Miguel kaperaren beira-araseetan erlijio jantziak erakusten dira: XVI. mendeko karmin-koloreko trajea eta Juan Saez de Laguardiaren, 1650eko Siziliako erreinuaren inkisidorearen, bi euri-kapa eta urre eta zilarrezko hariekin egindako kasulla bat daude.

Koruaren organoa, barroko musikagintzakoa, 1802an Manuel de San Juan logroñoarrak eraiki zuen.

San Kristobalen irudi barrokoa 1629an Pedro Jimenez El Viejoeskultoreak zizelkatu zuen.

XVI. mendeko dorreko eskailera kiribilduan, kanpandorreraino igotzen diren harrizko maila bakoitzaren arima nabarmentzen da.

Lekua eta bizitzeko erak

Moredak bere izena masusta beltzari dagokio. Bi ibai arteko aldapa leun baten gainean eraikita dago, eta zereal, mahasti eta olibondoz landatutako zelaiez inguratuta dago. Moreda Arabako Lurralde Historikoari dagokio.

Arabar Errioxako eskualdeko ekialderen dagoen udalerria da eta Nafarroarekin mugana dago. Bere hiriguneak, 278 biztanle dauzka, gehienak nekazaritzatik bizi direnak.

Historia eta artea

casa

Moredako lurrak Lehenengo Burdin Aroan hasi ziren biztanlez egonkorki betetzen, indoeuroparren etorrerarekin bat, eta hauek, San Cristobal goialdean finkatu ziren eta k.a. VII. mendean herri gotortua eraiki zuten. Antzin Aroan Moreda ibaiaren harana nekazaritza-usteategi eta hiribildu erromatarrekin erromanizatua izan zen: Santa Eufemia, Moreda, San Kristobal, Somoa, eta Moredako Santa Maria.

San Millan de la Cogollako monastegiko paperetan Moredako erdi aroko herrixka eskualde osoko zaharrena bezala aipatzen da (939. urtean).

XII. mendetik XVII. mendera Moreda Biasteriko Hiribilduarena izan zen. Nafarroako Erreinuaren lurraldea izan zen eta armen gotor plaza eduki zuen. 1486. urtean Arabako Anaitasunetan sartu zen.

Moredako gertakari historikorik garrantzitsuena 1666ko ekainaren 25ean izan zen. Austriako Mariana andrea erreginak, Carlos II. jaunaren amak, hiribildu tituloa eman zion. Urte hartako abuztuaren 30ean tituluaren jabetza hartu zuen eta horrela, irrikaz itxarondako Biasterirengandik independentzia lortu zuen eta bere udaletxea sortu zuen.

Herrixka koroatzen, gailurrean, Moredako Santa Maria eliza dago. Bere kanpoan Sortzailearen plateresko aurrealdea nabarmentzen da, XVI. mendekoa, Arabako politen, enigmatikoen eta artistikoenetako bat da. Bere barnean eszenogragia barrokoa duten erretaulak, erliebeak eta margoak aipatzekoak dira, bisitariari multzo bakar, aparteko eta paregabea eskaintzen diotenak, urrezko 120.000 ogiez apaindatuta. Tenplua Moredako Santa Mariaren irudi gotikoak gailentzen du, XIV. mendeko Andramari.