Home » BERRIAK » “KANTABRIAR MENDILERROA” BTT IBILALDIA

“KANTABRIAR MENDILERROA” BTT IBILALDIA

KANTABRIAR MENDILERROA”

  1. BTT IBILALDIA

2017ko AZAROAREN 11an, LARUNBATA, BILAR (Araba/Álava)

http://cuadrillariojaalavesa.com

 

KANTABRIAR MENDILERROAIV. BTT IBILALDIA da mendian garatuko den bizikleta proba bat; ez du izaera lehiakorrik, eta zailtasun maila nahiko zaila izango du.

 

Antolatzaileak: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla, Basati Mendi Elkartea (Bilar) eta Palomares Mendi Taldea (Lantziego).

Laguntzaileak: Bilarko Udala (Araba/Álava)

 

DISTANTZIA, GUZTIRA: 42 Km

METATUTAKO IGOERA: 1.669 m; metatutako jaitsiera, berdina.

IRTEERA Bilarko (Araba/Álava) plazatik, goizeko 9:30ean.

 

IBILBIDEA: 0km garaiera 585m Elvillar, plaza> 7km/ 715m Kripango sorburua> 9,5km/1.069m Puerto Nuevo (Kantabriar Mendilerroa)> 12km /752m Nuestra Señora de Oconeko Santutegia (anoa-gunea) >Villafría> 21km / 1.202m Toro Mendatea (Kantabriar Mendilerroa) > 25km/ 880m Ur-andela> 27km/ 730m Berberana parkea (anoa-gunea)> 42 km/585m Bilar, mangera, dutxak eta bazkaria (patatak Errioxako eran).

 

IZEN-EMATEAK: cuadrillariojaalavesa.com web orrian edo claguardia.aitor@ayto.araba.eus helbidera e-posta bat bidaliz, baita lanegunetan (8etatik 15etara) 945 60 02 52 telefono zenbakira deituz Aitor.

KUOTA: 15€, Ordainketa irteeran egingo da.

Epea: 2017ko urriaren 31a arte, 13:00etan.

Martxaren egunean izen-ematea posiblea da, 30 min hasiera baino lehen.

 

Parte-hartzaileen gehienezko kopurua, 250; gutxienekoa, 100. 100 parte-hartzaileen baino gutxiago izan badira ez dugu egingo BTT Martxa.

 

Ondorengoa egongo da:

  • Euskarri teknikorako, atzera-egitea
  • Egiaztatze-guneak eta ibilbide markatua, baita ibilbideari buruzko informazioa ere.
  • 2 anoa-gune ibilbidean zehar (Nª Sª de Oconeko Santutegia eta Berberana parkea).
  • Amaitu eta gero: bizikletak garbitzeko mangera, dutxak, diploma eta bazkaria (patatak Errioxako eran), Bilarko frontoian.

 

ARAUDIA

Ibilaldia ez da lehiaketa bat, baizik eta hainbat gauzetaz gozatzeko ibilaldia: inguruneaz, konpainiaz…Gainontzekoak errespetatu; nor bere erritmora doa.

Probaren egunean gutxienez 18 urte edo gehiago duten korrikalariek parte hartu dezakete.

Kaskoa derrigorrez jantzi beharko da. Ez zaio parte hartzen utziko kaskorik ez daramanari.

Ibilaldian parte hartuko duten korrikalari ez federatuek aseguru bat izango dute, horren kostua izen-emate kuotan jasota dago.

Ibilbidea moldatu ahalko da aurretiko abisurik gabe: unean uneko klimagatik, bestelako egoerengatik edota ezinbesteko arrazoiren bategatik.

Korrikalariei eskatzen zaie ingurumena errespetatu dezatela, eta bakarrik zehaztutako ibilbidetik joan daitezela. Egokitutako lekuetan besterik ezingo da hondakinik bota. Ibilbide osoa seinaleztaturik egongo da. Antolatzaileek txirrindulari eta autoak izango dituzte parte-hartzaileak laguntzeko.

Proba honetan izena ematearekin batera adierazi nahiko da: araudi hau onartu eta beteko delaren konpromisoa hartzen dela, eta antolakuntzak ematen dituen unean uneko aginduak ere bai. Hori guztia, ibilaldiaren garapen egokirako eta parte-hartzaileen segurtasunerako.

Parte-hartzaile guztiek antolakuntza salbuesten dute edozein erantzukizunetatik: a) istripuengatik, b) norberaren kalteengatik, c) kalte materialengatik. Aipaturiko erreklamazioak azalpenezkoak dira soil-soilik, ez dira mugatzaileak.

Info gehiago: cuadrillariojaalavesa.com

claguardia-aitor@ayto.araba.eus

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*