Home » Eskaintza Turistikoa » Festak eta ohiturak » Arabako Oliba-Olioaren Jaia

Arabako Oliba-Olioaren Jaia

2012ko martxoaren 24an Arabako Oliba-Olioaren 1. Jaia ospatu zen Moreda Araban.

 

Olibondoen historia

Arabar Errioxan Olibondoen laborantza erromatarrek sartutako nekazaritza ereduaren barruan sartu daiteke, eredu hau hiru zutabe nagusitan oinarrituta dago, zereala, mahatsak eta olibak edo beste era batera esanda, irina , ardoa eta olioa mediterranear dieta alegia.

Denboran zehar eredu honen balioa argi geratu da honen islada Arabar Errioxan gaur egun ere hiru labore hauek mantentzen direla da.

50 .hamarkadan olioa Arabar Errioxako hegoekialdeko eskualdean ekomoniaren ardatza zen, baina 60. hamarkadan mekanizazioa aliegatzerakoan zerealaren ekoizpena asko haunditu zen, olioaren industria bigarren tokian utziz.

80. urteetik aurrera berriz mahatsaren ekoizpena eskualdeko motorea bihurtu da.

2000. urteaz geroztik gure kalitate aparteko olioen onarpenari esker olibondoen laborantzarekiko interesa berrezkuratuz doa.

 

Barietatea

Arroniz Arabar Errioxako oliba barietate autoktonoa dugu. Zuhaitz txikiak dira baina aldaketa klimatikoei erresistentzia handia dituztenak. Olibek polifenol konzentrazio altuak dituzte olioari ezaugarri aromatiko esanguratzuak emanez.

1ª Festa (24/03/2012)

Bilatu argazkiak hemen

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*